Berriak

Atzealdea

Hondakinak gaika sailkatzeko sistema berriari buruzko informazio saioak egingo dira Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian

2
Aian abenduaren 14an eta 29an; Getarian abenduaren 13an eta 28an, Orion, abenduaren 14an eta 29an, Zarautzen, abenduaren 11n, 22an eta 29an eta Zumaian, abenduaren 12an eta 28an.

2017·11·30


Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egingo dira Aian, Getarian, Orion, Zumaian eta Zarautzen. Herritar orok izango du bertaratzeko aukera. Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte hartzera, “laburrak eta argigarriak” izango direlako.

Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den sistema berriak hainbat abantaila izango ditu: baliabideak optimizatuko dira, birziklatzeko aukerak biderkatu eta errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du. Helburua, argia da, urtebetean %40ko sailkatze tasatik %60ra igotzea, eta hiru urtetan %75era.

Ondorengo ordutegi eta lekuetan egingo dira informazio saioak herriz herri:

Aia

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 14an, 16.30ean, 18.00etan eta 19.30ean
  • abenduaren 29an, 12.00etan.

Getaria

Saio informatiboak Ulpiano Gelan egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 13an, 16.30ean (euskaraz), 18.00etan (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz)
  • abenduaren 28an, 11.00etan (euskaraz).

Orio

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)
  • abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).

Zarautz

Saio informatiboak udaletxeko pleno aretoan, Azken Portuko Kristau Biltokian, Etxezabalan eta Iñurritzako jubilatuen lokalean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 11n, Etxezabalan, 18.00etan (euskaraz), 19.30ean (gaztelaniaz) eta, Azken Portuko Kristau Biltokian, 18.30ean (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz).
  • abenduaren 22an, Etxezabalan, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz) eta, Iñurritzako jubilatuen lokalean, 19.30ean (euskaraz).
  • abenduaren 29an, Etxezabalan, 11.00etan (gaztelaniaz), 12.30ean (euskaraz), 18.00etan (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz).

Zumaia

Saio informatiboak Oxford-Alondegian egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 12an, 16.30ean (euskaraz), 18.00etan (euskaraz) eta 19.30ean (gaztelaniaz)
  • abenduaren 28an, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz)
1 2