Berriak

Atzealdea

Hondakinak gaika sailkatzeko sistema berriari buruzko informazio saioak abenduaren 22tik 29ra

2
Aian abenduaren 29an, Getarian abenduaren 28an, Orion abenduaren 29an, Zarautzen abenduaren 22an eta 29an eta Zumaian abenduaren 28an.

2017·12·22


Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egiten ari gara Aian, Getarian, Orion, Zumaian eta Zarautzen. Lehen saioak egin dira eta herritar ugari bertaratu da, sistema berriaren xehetasunak ezagutu eta zalantzak argitzera.

Urola Kostako bost herrietan martxan jarriko den sistema berriak hainbat abantaila izango ditu: baliabideak optimizatuko dira, birziklatzeko aukerak biderkatu eta errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du. Helburua, argia da, urtebetean %40ko sailkatze tasatik %60ra igotzea, eta hiru urtetan %75era.

Ondorengo ordutegi eta lekuetan egingo dira azken informazio saioak, herriz herri:

Aia

Kultur Etxean, euskaraz, abenduaren 29an, 12.00etan.

Getaria

Ulpiano Gelan, euskaraz, abenduaren 28an, 11.00etan.

Orio

Kultur Etxean, euskaraz, abenduaren 29an, 10.00etan.

Zarautz

Etxezabalan eta Iñurritzako jubilatuen lokalean :

  • abenduaren 22an, Etxezabalan, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz) eta, Iñurritzako jubilatuen lokalean, 19.30ean (euskaraz).
  • abenduaren 29an, Etxezabalan, 11.00etan (gaztelaniaz), 12.30ean (euskaraz), 18.00etan (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz).

Zumaia

Oxford-Alondegian:

  • abenduaren 28an, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz)
1 2