Berriak

Atzealdea

Hondakinen Informazio eta Arreta Zerbitzua, urtarrilaren 22tik aurrera

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian bulego iraunkorrak jarriko ditu Udal Elkarteak, hondakinak biltzeko zerbitzu berriari buruzko argibideak eman eta izapideak egiteko.

2018·01·19


Hondakinak biltzeko sistema berria ezarpen fasean barneratu da eta otsailarekin batera sartuko da indarrean. Urola Kosta osatzen duten bost udalerrietako herritarrak errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak jasoko dituzte beren etxeetan gutun bidez (urtarrilaren 22tik aurrera). Horrekin batera, eskualdeko postontzi guztietan hondakinak bereizten laguntzeko esku-orria banatuko dugu.Ezarpen fase honetan, otsailaren 15era arte errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak zabalik egongo dira (txartelik gabe irekitzeko), baina otsailaren 15etik aurrera txartela beharko da.

Zalantzak argitzeko arreta eta informazio zerbitzuak bost udalerritan izango dira astelehenetik larunbatera. 

Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra bitarte herrietan finkatuko diren arreta eta informazio zerbitzuak herritar orori sortzen zaizkien galderak erantzun eta zalantzak argitzeko baliagarri izango dira.

Ondorengoak dira ordutegiak eta tokiak herriz herri:

Aia

Astelehenetik ostiralera:

  • 10:00-12:30 Kultur Etxea
  • 16:30-19:00 Kultur Etxea

Larunbatetan: 10:00-12:30 Kultur Etxea

Getaria

Astelehenetik ostiralera:

  • 10:00-12:30 Turismo Bulegoa
  • 16:30-19:00 Turismo Bulegoa

Larunbatetan: 10:00-12:30 Turismo Bulegoa

Orio

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan:

  • 10:00-13:00 Kultur Etxea
  • 16:00-20:00 Kultur Etxea

Asteazkenetan: 10:00-15:00 Kultur Etxea

Larunbatetan: 10:00-12:30 Kultur Etxea

Zarautz

Astelehenetik ostiralera:

  • 9:00-14:00 Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6)
  • 9.30-13:30 Etxezabala (HAZ)
  • 17:00-20:00 Kiroldegia

Larunbatetan: 10:00-12:30 Kiroldegia

Zumaia

Astelehenetik ostiralera:

  • 9:00-14:00 Udaletxea
  • 17:00-19:30 Beheko plazako Jubilatuen Egoitza

Arreta eta Informazio Zerbitzuaren egutegi honek aldaketak izan ditzake. Horrela balitz, ohiko bideetatik jakinaraziko da.