Berriak

Atzealdea

Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Bi ikastaro berri eskainiko dira azaroan zehar

2018·11·02


Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuaren eskutik, bi ikastaro berri eskainiko dira azaroan zehar.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • MARKETIN PERTSONALA: Lan merkatuan nola aurkeztu ikasiko duzu
    • Data: azaroak 9 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • ETORKIZUNEKO KONPETENTZIAK: Etorkizunean baloratuko diren konpetentziak ezagutuko dituzu
    • Data: azaroak 23 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Azaroko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen:

Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus