Berriak

Atzealdea

Ikastaroak, lana bilatzen laguntzeko

Apirilaren 29an, emakumeen ahalduntzea

2016·04·24


Apirila eta maiatzean hainbat ikastaro eskainiko ditugu Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA:

  • Zure gaitasunak identifikatuko dituzu eta praktikan nola jarri landuko duzu.
  • Data: apirilak 29
  • Hizkuntza: gaztelania

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE):

  • Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu.
  • Data: maiatzak 6
  • Hizkuntza: euskara

UROLA KOSTAKO ESKUALDEKO BALIABIDEEN GIDA:

  • Eskualdean enplegurako dauden baliabideak eta gorenean dauden sektoreak ezagutuko dituzu.
  • Data: maiatzak 20
  • Hizkuntza: gaztelania

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako zerbitzua (EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»).

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus