Berriak

Atzealdea

Ikastaroak lana bilatzen laguntzeko, iraila eta urrian

Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

2016·09·11


Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroak dira eta Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta eskainiko ditu (Enplegu Zentroak eta Orientazio Zerbitzuak).

Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUNA/AITATASUNA ETA LANA

Lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.

  • Data: Irailak 16
  • Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGUA EUROPAN

Europa barnean lana bilatzeko egin behar dituzun urratsak eta interesgarriak diren web atariak ezagutuko dituzu.

  • Data: Irailak 19
  • Hizkuntza: gaztelania

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU

Jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko duzu, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.

  • Data: Irailak 23
  • Hizkuntza: gaztelania

LANA BILATZEKO URRATSAK PLANIFIKATU ETA ANTOLATU

Jarduera honen bidez ikasiko duzu lana bilatzeko zereginen denbora-plangintza egiten eta lan horiek kudeatzen eta zehaztutakoa betetzen eta ebaluatzen.

  • Data: Irailak 26
  • Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU WEBGUNEAK

Enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzu.

  • Data: Irailak 30
  • Hizkuntza: gaztelania

BIDEO CV

Ezagutu bideo curriculumak ze abantaila eta balio erantsi ematen dizkizun zure burua ezagutzera emateko. Bideo curriculumak egiteko plataforma berriak ezagutuko dituzu.

  • Data: Urriak 3
  • Hizkuntza: euskara

KONPETENTZIEN BIDEZKO ELKARRIZKETA

Elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dituzu.

  • Data: Urriak 6 eta urriak 14
  • Hizkuntza: euskara

GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA)

Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.

  • Data: Urriak 28
  • Hizkuntza: euskara

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

Sakatu:  Enplegu Zentroa edo Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak

 

Enplegu Zentroa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua

Enplegurako orientazio-ekintzak eta –zerbitzuak: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatua, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»