Berriak

Atzealdea

Industria 4.0: jardunaldia eskualdeko enpresentzat

Apirilaren 22an izango da, Zarautzen. Enpresen kasu praktikoak azalduko ditugu.

2016·04·10


Jardunaldian Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategia azaldu, ekoizpen aurreratuko adibideak ikusi eta kasu praktikoak ezagutzeko aukera izango duzu, enpresen eskutik.

Eguna: apirilak 22, 9:00etatik11:30era

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Parte-hartzaileak:

  • Eusko Jaurlaritzako Industria Saila
  • SPRI
  • Vicomtech, GKN Driveline, StartUp DATIK, ERREKA Fastening Solutions, ieTeam Consulting
  • Urola Kosta Udal Elkartea

* Aurrez izena eman behar da (epemuga apirilak 18).

Izena emateko bete eta bidali alboko formularioa.

Egitaraua

9:00   

  • Harrera parte hartzaileei

9:15   

  • Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
  • Basque Industry 4.0 estrategia

9:30   

  • Alex Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia
  • Fabrikazio aurreratuko Euskadiko estrategia. Aurrerabidea.

9:45   

  • Jorge Posada, Vicomtecheko zuzendaria
  • Digitalizazio industrialaren nazioarteko egoera.

10:15 

  • Mahai ingurua.
  • Euskal industriako 4.0 arloko esperientzia praktikoak.
  • Koldo Lizarazu (GKN Driveline zuzendari industriala)
  • Iñigo Odriozola (StartUp DATIK StarUp bazkide sortzailea )
  • Imanol Olaskoaga (ERREKA Fastening Solutions zuzendari nagusia)
  • Moderatzailea: Iñigo Ugarte (ieTeam Consulting bazkide sortzailea)

11:30 

  • Itxiera instituzionala.
  • Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria
  • Amaieran mokadutxo bat eskainiko dugu.

Zer da 4.0 industria?

Industria 4.0 kontzeptuak (industria adimenduna eta etorkizuneko ziber industria ere esaten zaio) aditzera ematen du ekoizpen baliabideak beste era batera antolatzeko modua. Lortu nahi den helburua da “fabrika adimendun” (smart factories) multzo handi bat martxan jartzea, ekoizpen behar eta prozesuetara egokitzeko ahalmen handiagoa izango dutenak eta baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliko dituztenak. Horrek industria iraultza berri bat ekarriko du, laugarren industria iraultza.

Zer da Basque Industry 4.0 estrategia?

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk antolatutako ekimen honen helburua da enpresei  Laugarren Iraultza Industrialari egokitzen laguntzea eta, hartara, informazio-teknologia berriak integratzea produkzio prozesuetan.

Basque Industry 4.0 estrategiaren jarduera-ildoak 6 ardatzetan multzokatuta daude, gaitasunak sortzea, produktu, prozesu eta zerbitzu berritzaileak garatzea eta Euskadiko ekoizpen-aurreratuko jarduera modu eraginkorrean koordinatzea eta kudeatzea helburu gisa dituztela:

  1. Ezagutza sortzea: eragile zientifiko-teknologikoak babestuz eta bikaintasunerantz zuzendutako ikerketa babestuz.
  2. Garapen teknologikoa: I+G eta IKTen ezarpena babestea.
  3. Industria eskalatzea: azpiegitura eta proiektu bereziak babestea, ekoizpen-aurreratuko zentroekin, show roomekin, planta pilotuekin... bat etorriz.
  4. Berrikuntza ez-teknologikoa: negozio-eredu berrietan berrikuntza babestea.
  5. Prestakuntza eta gaikuntza: ikertzaileak prestatzea, LH duala, ekoizpeneko graduondokoak…
  6. Dinamizazioa eta bultzada: klusterren politika, Europako I+G+b programetan parte hartzeko koordinatzeaz gain.