Berriak

Atzealdea

Industria 4.0 jardunaldian 30 pertsona inguru

Euskadiko 4.0 estrategiaren berri eman eta enpresen kasu eta adibideak aztertu ditugu

2016·04·21


Gaur, apirilak 22, jardunaldia egin dugu Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, 4.0 industria gaiaren inguruan.

Jardunaldia Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu du, Eusko Jaurlaritzarekin eta SPRIrekin elkarlanean.

Jardunaldira 30 pertsona bertaratu dira, eskualdeko hainbat enpresa eta erakunderen ordezkari gisa (enpresak, ikastetxeak, udalak eta beste erakunde batzuk).

Jardunaldian hitza hartu dute hainbat erakunde eta enpresek. Jardunaldian izan dira:

  • Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
  • Alex Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia
  • Jorge Posada, Vicomtecheko zuzendaria
  • Koldo Lizarazu, GKN Driveline zuzendari industriala
  • Iñigo Odriozola, StartUp DATIK StarUp bazkide sortzailea
  • Imanol Olaskoaga, ERREKA Fastening Solutions zuzendari nagusia
  • Iñigo Ugarte, ieTeam Consulting bazkide sortzailea
  • Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria

Jardunaldia hasteko, Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 estrategiaren berri eman du. Jarraian, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusiak fabrikazio aurreratuko Euskadiko estrategian egin diren urratsen berri eman du. Ondoren, Jorge Posada Vicomtecheko zuzendariak digitalizazio industrialaren nazioarteko egoera zertan den azaldu du.

Azalpen horien ondotik, mahai ingurua egin dugu, Euskal industriako 4.0 arloko esperientzia praktikoak ezagutzeko. Mahai inguruan hiru enpresek beren esperientzia azaldu dute: GKN Driveline, StartUp DATIK eta ERREKA Fastening Solutions.

Partehartzaileen galdera eta iritzi trukearekin amaitu da jardunaldia.