Agenda

Atzealdea

Informazio-saioa: Hazilan proiektuaren 2. edizioa

Eskualdeko gazte kualifikatuei laneratzen laguntzeko programa da.
25 API

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren bigarren deialdia egin du. Lehendabizikoa joan den otsailean hasi zen eta orain bigarrena. Jardunaldi bat egingo dugu apirilaren 26an interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezkoak diren trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da.

Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatutako trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Informazio-saioa

Informazio-saioa egingo dugu, interesa dutenei programaren xehetasunak azaltzeko:

  • Eguna: apirilak 26
  • Ordua: 10:00-11:00
  • Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz)

Argibide gehiago hemen