Agenda

Atzealdea

Informazio-saioa: Lanbideren diru-laguntzak ekintzaileentzat, enpresa ideia lantzeko edo enpresa martxan jartzeko

Udal Elkartearen egoitzan izango da.
13 EKA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Informazio-saioa:

Eguna: ekainaren 14a

Ordua: 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza

Informazio gehiago hemen