Agenda

Atzealdea

Informazio saioak hondakinak biltzeko sistema berriari buruz

Informazio saioak egingo dira abenduan Aia, Getaria, Orio Zarautz eta Zumaian.
11 ABE 29 ABE

Informazio saioetan zerbitzu berriari buruzko argibideak eman eta herritaren zalantzei erantzungo zaie. Besteak beste, txartela nola erabili eta herritar bakoitzak zerin edukiontzi erabili behar duen argituko da.

Ondoren datoz hemen informazio-saioen egun eta orduak.

Aia

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 14an, 16.30ean, 18.00etan eta 19.30ean
  • abenduaren 29an, 12.00etan.

Getaria

Saio informatiboak Ulpiano Gelan egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 13an, 16.30ean (euskaraz), 18.00etan (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz)
  • abenduaren 28an, 11.00etan (euskaraz).

Orio

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)
  • abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).

Zarautz

Saio informatiboak udaletxeko pleno aretoan, Azken Portuko Kristau Biltokian, Etxezabalan eta Iñurritzako jubilatuen lokalean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 11n, Etxezabalan, 18.00etan (euskaraz), 19.30ean (gaztelaniaz) eta, Azken Portuko Kristau Biltokian, 18.30ean (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz).
  • abenduaren 22an, Etxezabalan, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz) eta, Iñurritzako jubilatuen lokalean, 19.30ean (euskaraz).
  • abenduaren 29an, Etxezabalan, 11.00etan (gaztelaniaz), 12.30ean (euskaraz), 18.00etan (gaztelaniaz) eta 19.30ean (euskaraz).

Zumaia

Saio informatiboak Oxford-Alondegian egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 12an, 16.30ean (euskaraz), 18.00etan (euskaraz) eta 19.30ean (gaztelaniaz)
  • abenduaren 28an, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz)