Berriak

Atzealdea

IV. Urkome Sariak banatu dituzte

13 egitasmo aurkeztu dira. Sari banaketa gaur egin dute, Azkoitiko Udaletxean. Gaur eguerdian (azaroak 30), Azkoitiko Udaletxeko batzar-aretoan, IV.URKOME SARIEN banaketa ekitaldia egin dugu.

2015·11·29


Ekitaldian izan dira honako ordezkariak:

Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkate eta Iraurgi Berritzen elkarteko presidentea
Ana Eizagirre, Urkomeko presidentea
Xabier Arruti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia
Igor Iturain, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria
Maite Andres, HAZI-ko Teknikaria

Aurten, laugarrengo aldiz eman dira Urkome sariak. 2009an izan zen lehengo edizioa eta bi urtez behin egin dira. URKOME SARIEN helburua da Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea. 6 sari eman dira aurten, horietako bat herritarren bozka bidezko sari irekia.

AURKEZTUTAKO EGITASMOAK

IV. URKOME SARIETARA 13 egitasmo aurkeztu dira:

  • ARTAUNSORO ATERPEA
  • EMPRESA DE JARDINERIA Y PAISAJISMO ECOLOGICO Y COMESTIBLE
  • ATXOLA
  • ALBERGUE JUVENIL Y CAMPING DE AIA
  • UDALEKUAK BEIZAMAN: BASERRI IZKUTUEN BILA
  • KRISTALIZAZIO SENTIBERAK ABIAN
  • ZABALE BASERRIA: RESIDENCIA ARTISTICA EN ERREZIL
  • IPINABARRAK ETA SAGARRAK
  • INTXAUR OLIOA
  • AUTOEN ESKUZKO GARBIKETA BOXA
  • HOST`ARTE: HOSTO JANGARRIEN ARTEA
  • LANLUR: APP GEOREFERENCIADA QUE IDENTIFICA TERRENOS EN DESUSO, LABORES AGRARIAS OFERTADAS Y PERSONAL DEMANDANTE DE TRABAJO AGRARIO
  • KORTATXEKO: TXAHAL ETA MOXAL HARAGI EKOLOGIKOA

Urkome sarietan 6 sari eman dira. Atal bakoitzeko irabazleak 2.000,00 euroko diru saria eskuratu du eta bozka bidezko sarian eskualdeko produktuen otarra.

Hona hemen saridunak, atalez atal:

SARIDUNAK ATALEZ ATAL

1.  atala: Nekazaritza jardueraren sustapena atalean

Izenburua: INTXAUR OLIOA

Deskribapena: Intxaurrari balio erantsia emateko asmoarekin, olio bihurtzea da helburua. Gainera, soberakinarekin abereentzat elikagaia egin daiteke hurrengo fase batean.

Egilea: JON ARRUTI

2.  atala: Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena

Izenburua: ATXOLA

Deskribapena: Ekoizpen ekologikoan oinarriturik, barazki eta plantelen jarduera, sukaldaritzako zein sendabelarren ekoizpena eta hazkuntza eta fruitu txikien ekoizpenak hartzen ditu bere baitan.

Egilea: UNAI MUJIKA

3.  atala: Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu

Atal hau hutsik uztea erabaki du Epaimahaiak.

4.  atala, Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri

Izenburua: IPINABARRAK ETA SAGARRAK

Deskribapena: Proiektu honen helburua da sagardoaren inguruko kultura gizarteratzea bisita gidatuen bitartez. Era berean, Urola Kostan daukagun aberastasunaren berri ere eman nahi da. Ibañarrieta auzoa da ardatza eta landa-eremu hau ikusgai jartzea da gure xedea. Gainera Sagardoak itsasoarekin duen lotura ere aipatzen da.

Egilea: AITOR EIZMENDI

5.  atala: Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak emandako saria

Izenburua: HOST`ARTE

Deskribapena: Landare espezie eta barietate askoren hostoak lantzen dira ekoizpen ekologikoan eta gainera bizirik eskaintzen dira formatu desberdinetan.

Egilea: IRATXE MANZISIDOR MITXELENA

6.  atala: Sari berezia, bozka bidezkoa. Sari honetarako Epaimahaiak 5 proiektu aukeratu zituen. Bozkatzeko ezarritako epean 838 bozka jaso dira. Emaitza honakoa izan da:

1. postua eta sariduna: 478 bozka (bozka guztien %57):

Egitasmoa: LANLUR

Deskribapena: App geoerreferentziatua, honako informazioa eskaintzen duena: erabiltzen ez diren lurrak, eskaintzen diren nekazaritza lanak eta landa erremuko enplegu eskatzaileak

Egilea: IBAN SABALZA

2. postua: 352 bozka (bozka guztien %42): Udalekuak Beizaman: baserri izkutuen bila

3 eta 4. postuak: Bakoitzak 4 bozka (bozka guztien %0,5): "Empresa de jardinería y paisajismo ecológico y comestible" eta "Kristalizazio sentiberak abian".