Agenda

Atzealdea

Jardunaldia enpresentzat

Nola atera etekinik handiena Midest azokari
11 AZA

  • Data: 2015/11/12 (osteguna)
  • Ordua: 9:30-10:30
  • Lekua: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak nazioartekotzearekin loturiko jardunaldi hau antolatu dugu, MIDEST azokara bisitari gisa joan eta ahalik eta etekinik handiena nola atera azaltzeko.

Europan Frantzia da azpikontratazio industrialean bigarren merkatua, 70.000 milioi euroko negozio-kopuruarekin. Bertan 30.350 enpresek dihardute lanean, 500.000 langileri lana emanez. Hori guztia eta Frantziaren gertutasun geografikoa kontuan hartuta, gure eskualdeko azpikontratazio industrialeko enpresentzat merkatu garrantzitsua da.

MIDEST azoka (www.midest.com) Europako merkatuari bideratuta dagoen azpikontratazioko azoka garrantzitsuena da. Aurten 45. edizioa du eta azaroaren 17tik 20ra egingo da.

icono más información bilaketarekin bat datozen irudiak