Agenda

Atzealdea

Jardunaldia enpresentzat: ECO-IT softwarea

ECO-IT softwarea, zure produktuak ingurumenean duen inpaktua neurtzeko tresna.
7 MAR

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat ECO-IT softwarea aurkeztu eta erakusteko.

ECO-it, Ihobek sortutako doako software-a da eta  ekodiseinurako erreminta erraza da. Prozesu edota material batek ingurumenean duen eragina adierazten du puntuazio indibidualekin, adierazle ekologikoak kontuan hartuta. Zenbat eta puntuazio handiagoa, eragina orduan eta larriagoa izango da. Erremintak bi adierazle ekologiko mota erabiltzen ditu:

  • RECIPE metodologia oinarri dutenak bizi zikloaren analisi sinpletua egiten dute (ingurumen eraginaren kategoria gehienak hartzen dituzte kontuan).
  • Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearenak (IPCC) produktuaren karbono arrastoaren ikuspegia eskaintzen dute (emaitzak CO2k izango lituzkeen kg-tan ematen dituzte).

Softwarearen ezaugarriak eta erabilpena erakusteko jardunaldia egingo dugu:

Eguna: 2016-03-08

Ordua: 9:00-11:30

Lekua: Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Gaia: SOFTWARE ECO-IT: zein da zure produktuak ingurumenean eragiten duen inpaktua?

Hizlaria: Aitor San Francisco (IK Ingeniera)

Izena-emateko
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)
enpresa@urolakosta.eus

 

Jardunaldi hau antolatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin (“Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko programa, 2015).