Berriak

Atzealdea

Jardunaldia enpresentzat: eraginkortasun energetikoa: legedia, ISO araua, auditoriak eta diru-laguntzak.

Maiatzaren 24an izango da, Zarautzen, Udal Elkartearen egoitzan.

2016·05·10


Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat, eraginkortasun energetikoaren hainbat alderdiri buruzko informazioa emateko. Jardunaldiak honako izenburua du: “ERAGINKORTASUNA ENERGETIKOA: legedia, ISO araua, auditoriak eta diru-laguntzak”.

Noiz eta non:

  • Eguna: maiatzaren 24a, 09:15-11:45 (2,5 ordu)
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Edukia: honako eduki eta gaiak landuko ditugu jardunaldian:

  • Eraginkortasun energetikoaren oinarriak
  • RD 56/2016
  • Auditoriak
  • ISO 50001
  • Enpresei zuzendutako diru-laguntza programak: EVE

Hizlaria: IK Ingenieria

Izena-ematea eta argibideak:

Aurrez izena eman behar da. Izena emateko edo argibideak jasotzeko, bete eta bidali beheko formularioa.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza eta diru-laguntzarekin antolatu dugu (Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko programa, 2015).