Berriak

Atzealdea

Mikropreben programa, enpresa txikientzat, prebentzio-planak egiteko

Abenduaren 17an amaiera eman zaio, Udal Elkartearen egoitzan egindako ekitaldian, Mikropreben programaren 5. edizioari.

2015·12·20


Prebentzio plana ezartzeko prestakuntza teoriko eta praktikoa eta beharrezko dokumentazioa garatzeko laguntza jaso dute parte hartu duten enpresek.

Ekitaldian parte hartu dute, Udal Elkarteko ordezkari eta parte hartu duten enpresen gain, Izaskun Urien Osalaneko zuzendari orokorrak eta Xabier Dominguez Osalaneko Gipuzkoako arduradunak.

Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari orokorrak, bertaratutako enpresei Osalaneko estrategiari buruz eta laneko arriskuen prebentzioan hasitako bidean jarraitzeko beharrari buruz hitz egin zuen enpresetako egunerokotasunean integratzeko.

Ondoren, Urola Kostako Udal Elkarteak programa hasi zenetik orain arteko mikropreben programaren balorazioaren datuak aurkeztu zituen. Azkenik, 2015 urtean zehar parte hartu duten enpresei ziurtagiriak eta dokumentazioa banatu zitzaien.

2010. urtean martxan jarri zenetik, guztira 35 enpresek eta 37 pertsonek hartu dute parte programan. 2015. urtean zehar 17 enpresei jarraipena egin zaie prebentzio planen integrazio maila baloratzeko eta enpresek izan dituzten zalantzak argitzeko.

Ekimen hau Valora europar programaren bidez finantzaturik dago (Europako Gizarte Fondoa).

Mikropreben programaz gehiago