Berriak

Atzealdea

Jardunaldia enpresentzat: adimen lehiakorra ekimenaren aurkezpena

Martxoaren 17an izango da, Zarautzen. Enpresentzat beharrezkoa da adi eta erne egotea beren jardueraren inguruko informazio esanguratsua eskuratzeko. Horretan lagunduko diegu proiektu honekin.

2016·03·01


Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat, "Adi Urola Kosta" proiektua aurkezteko. Ikus hemen proiektua zertan datzan.

Proiektuan parte har dezakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresek. Proiektua 2016ko apirilean hasi eta ekainean amaituko da.

Helburua da eskualdeko enpresak sentsibilizatzea eta beren enpresan adimen lehiakorrerako sistema ezartzeko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea, batetik, informazioa jaso eta hobeto kudeatzeko (merkatua, joerak, lehiakideak, arau eta lege aldaketak...) eta, bestetik, informazio esanguratsu eta eguneratua edukita erabakiak hartu ahal izateko.

Parte hartzen duten enpresei prestakuntza (5 saio apirilean zehar) eta banan-banako aholkularitza (5 saio maiatzean zehar) emango dizkiegu.

Adimen lehiakorrerako sistema bat antolatu eta ezartzen lagunduko diegu parte hartzen duten enpresei.

Hori guztia azaltzeko, jardunaldia antolatu dugu:

Eguna: 2016-03-17

Ordua: 12:30

Lekua: Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Gaia: Adi Urola Kosta proiektuaren aurkezpena


Izena-emateko
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)

enpresa@urolakosta.eus

 

Jardunaldi hau antolatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin (“Adimen Lehiakorra" ekimena).