Berriak

Atzealdea

Jardunaldia: eraikuntzako txartel profesionala, TPC/ETP

Urriaren 20an izango da, Zarautzen. Langabeentzat eta langileentzat. Eraikuntzako txartel profesionalaren inguruko informazioa eskainiko dugu: baldintzak, berrikuntzak, lortzeko modua...

2016·09·20


Urola Kostako Udal Elkarteak, Fundación Laboral de la Construcción erakundearen laguntzarekin, jardunaldia antolatu du eskualdeko langabetuentzat eta langileentzat.

Jardunaldiak honako izenburua du eta doakoa da: “Eraikuntza sektoreko txartel profesionala: informazioa, baldintzak eta berrikuntzak”.

TPC/ETP eraikuntzako txartel profesionala da. Txartel horrek egiaztatzen du txartela duenak eraikuntza sektorean lan egiteko esperientzia eta prestakuntza badituela (prestakuntza orokorra nahiz lan arriskuen prebentzioaren arlokoa), Eraikuntza sektoreko Hitzarmen Orokorrean hitzartutakoaren arabera.

Eraikuntza sektoreko enpresak txartel hori eskatzen ari dira gero eta gehiago eta garrantzitsua da eraikuntza sektorean lan egin duten edo lan egin nahi duten pertsonek horri buruzko informazio zehatza edukitzea.

Jardunaldi honetan TPC/ETP txartelaren inguruko informazioa eta prestakuntza egiaztatzeari buruzko informazioa eskainiko dugu.

  • Eguna: urriak 20 (osteguna)
  • Ordua: 12:30-13:30
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen-ematea:

Argibideak jasotzeko edo izena emateko (aurrez izena eman behar da), jarri gurekin harremanetan:

  • Tel. 943 890808
  • harrera@urolakosta.eus