Berriak

Atzealdea

Birziklatzeko etxola Zumaian

2
Udal Elkarteak eta Zumaiako Udalak birziklatzeko etxola jarri dugu Zumaian, Zuloaga plazan

2016·02·25


Etxolaren helburua da etxeko hondakin arrisutsuak bereiztuta jasotzea.

Eskualdean hiru etxola daude jarrita: bat Aian, Lardizabal aparkalekuan, bigarrena Getarian, Harritarte pasabidean eta, hirugarrena, orain jarri duguna, Zumaian, Zuloaga plazan.

Etxola metalezkoa da eta segurtasun handiko egitura du. Herritarrek paretan dituen zuloetatik barrena sartu behar dituzte etxeko hondakin arriskutsuak. Etxolen diseinua bereziki zaintzen dugu, jarritako lekuaren inguruarekin egoki etortzeko.

Honako hondakinak utz daitezke etxolan:

  • Aparailu elektriko txikiak
  • Arropa
  • Erabilitako landare olioa
  • Merkuriozko termometroak
  • Pilak
  • Erradiografiak
  • Aerosolak
  • Garbiketako produktuak
  • Tinta eta toner kartutxoak
  • Pintura
  • Motor olioa
  • Fluoreszenteak, kontsumo gutxiko bonbillak
1 2