Berriak

Atzealdea

Jardunaldia eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat

Lehiakortasuna sustatzeko 2014ko diru-laguntza programen inguruko informazioa emango da. Urtarrilaren 24an, Udal Elkartearen egoitzan.

2014·01·14


Urola Kostako enpresei zuzendutako jardunaldi bat antolatuko du Udal Elkarteak, urte honetan zehar euren lehiakortasuna sustatzeko eskura izango dituzten laguntzen berri emateko.

Jardunaldia izango da urtarrilaren 24an (ostirala), Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz), 12:00etatik 14:00etara, eta ondorengo edukia izango du:

  • Enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2014ko diru-laguntza programen gida.
  • Diru-laguntza programetan proiektuak aurkezteko urratsak
  • Udal Elkartearen 2014ko prestakuntza programaren aurkezpena, enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Jardunaldian parte hartzeko izena aurrez eman behar da, emailez edota telefonoz egin daiteke:

Aintzane Ruesgas, Enpresei Zerbitzuak saila

enpresa@urolakosta.org, tel. 943890808