Berriak

Atzealdea

Jardunaldia turismo sektoreko enpresentzat: 2017ko lan-mahaiak eta ekimenak

Martxoaren 13an izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan

2017·03·07


Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko turismo bulegoek (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) hainbat lan-mahai antolatu eta kudeatzen dituzte, eskualdeko turismo sektoreko enpresa eta eragileekin. Mahai horien helburua da turismo arloko enpresa eta eragileen eta udalen lankidetza indartzea, turismo sektorea indartzeko eta lehiakorragoa izateko. Lan-mahai horietan lantzen dira turismoa dinamizatzeko 2015-2017ko planean aurreikusitako lan ildoak.

Aurten, hirugarren urtez, turismo sektoreko hainbat lan-mahai dinamizatuko ditugu, hiru gai nagusi hauen inguruan:

  • Komertzializazioa
  • Turismo aktiboa
  • Joan-etorriak eta agenda

Hori dela eta, jardunaldia antolatu dugu, turismo sektoreko enpresa eta eragileentzat, 2016an lortu diren emaitzak eta 2017rako aurreikusten ditugun ekintzak eta mahaien jarduerak aurkezteko. Hona hemen eguna, ordua eta lekua:

  • Data: martxoak 13
  • Ordua: 9:30
  • Norentzat: turismoaren arloko eskualdeko enpresentzat
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
  • Partehartzaileak:
  • Jardunaldiaren irekiera (Igor Iturain, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria)
  • 2016ko dinamizazio-mahaiak eta lortu diren ondorio eta emaitzak (Jon Elzo, Gura Market)
  • 2017an antolatuko diren mahaiak (Jon Elzo, Gura Market)
  • Turislan azoka (Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkartea )

320x162

Informazioa eta izen-ematea:

Jardunaldian parte hartzeko aurrez izena eman behar da:

  • Urola Kostako Udal Elkartea (Idoia Etxarri): enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefonoan
  • Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan.