Berriak

Atzealdea

Kanpaina, ontzi arinak eta papera/kartoia hobeto bereizteko

2
Edukiontzietan itsasgarriak ikusiko dituzu, hobeto bereizten laguntzeko

2016·04·07


Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina bat jarri du martxan, Ecoembesen diru-laguntzarekin, ontzi arinak eta papera eta kartoia hobeto bereiztea lortzeko.

Ondo ari gara: kaleko edukiontzien bidez urteko eta biztanleko gure eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) jasotzen ditugun ontzi arin eta paper kartoiaren kopuruan Gipuzkoako eta Euskadiko batez bestekoen gainetik gabiltza. 2015ean biztanleko batez beste 22 kg ontzi arin 52 kg paper/kartoi jaso ditugu. Urtez urte gora egin du bereiztuta jasotako ontzi arin eta paper/kartoiaren kopuruak (ikus grafikoak amaieran).

Baina hobeto egin nahi: bi gauza ditugu hobetzeko:

Batetik, ontzi arin eta paper/kartoi asko botatzen dugu errefusaren edukiontzira. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012an egindako azterketaren arabera, Urola Kostako Udal Elkartearen eremuan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) errefusaren edukiontzira botatzen ditugun hondakinen %13 ontzi arinak dira eta %9 papera eta kartoia.

Bestetik, edukiontzi horira botatzen ditugun hondakin batzuk ez dira edukiontzi horretara bota behar. 2015ean edukiontzi horian jasotako hondakinen %19 ez zegokion edukiontzi horri.

Hori hobetzeko jarri dugu komunikazio kanpaina martxan, ontzi arinak eta papera/kartoia hobeto bereizteko.

Kanpaina nola?

Batetik, kaleko edukiontzietan itsasgarriak jarri ditugu, herritarroi hondakinak egoki bereiztearen garrantzia azpimarratzeko eta zer utzi eta zer ez hobeto bereizten laguntzeko.

Bestetik, zalantzak argitzeko zerbitzua eskaintzen hasi gara webgunearen bidez. Askotan ez dugu jakiten hondakin jakin bat ontzi arinen edukiontzira bota ala ez. Zalantzaren bat baldin baduzu, bidali mezua eta berehala erantzungo dizugu. Horrez gain, webgunean eskura dituzu hainbat esku-orri, edukiontzi bakoitzean zer utzi eta zer ez zehazten dutenak.

Bidali mezua zalantzak argitzeko                 Esku-orriak

 

Datu batzuk

Kaleko edukiontzien bidez bereiztuta jasotako ontzi arinak eta papera/kartoia

Bilakaera 2003-2015

 

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

Papera-kartoia

1.014.076

1.137.330

1.163.300

1.195.250

1.125.859

1.317.037

2.110.477

Ontzi arinak

270.239

304.720

327.985

380.754

436.940

495.138

561.023

 
 

2010

2011

2012

2013

2014

2015

Papera-kartoia

2.075.698

2.153.216

2.083.960

2.052.090

2.065.079

2.053.090

Ontzi arinak

636.020

657.420

764.820

866.000

947.701

961.399

 

 

1 2