Berriak

Atzealdea

Kosta Gastronomika ekimena aurkeztu dute eskualdeko udalek, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo eskaintza gastronomiaren altxorretan oinarrituz.

4
Parrilla, txakolina, bisigua, azoka, gazta eta flyscheko olagarroa dira gure enbaxadoreak.

2016·06·13


Gaur eguerdian 12:00tan (ekainak 14) Getariako Elkano Txakolindegian KOSTA GASTRONOMIKA ekimena aurkeztu dute Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako Turismo Bulegoek eta Urola Kostako Udal Elkarteak. Aurkezpenean izan dira aipatutako herrietako udal ordezkariak eta Turismo Bulegoetako arduradunak.

Zer da Kosta Gastronomika?

Kosta Gastronomikaren eskaintza eta marka gure eskualdeak gastronomiaren arloan dituen baliabideetan oinarritzen da. Marka hau oinarritzen da gure eskualdearen ordezkari diren goi mailako produktuetan.

320x162

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek azoka, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Esperientziak

Kosta Gastronomika ekimena ez da, ordea, produktura mugatzen, izan ere, produktu horien inguruko esperientziak eskainiko dizkie bisitariei:

  • Getarian txakolinaren ibilbidea
  • Orion bisigua prestatzen ikusteko eta dastatzeko esperientzia
  • Zumaian Flyscheko olagarroa nola harrapatzen den ezagutu eta dastatzeko esperientzia
  • Zarautzen, azoka, gure baserritarren lanaren emaitza kooretsua

Lehen esperientzia

Aurkezpena baliatuz, lehen esperientzia egin dute Getarian, Txakolinaren ibilbidea. Bisita Elkano Txakolindegian hasi da eta jaisten joan gara, aurrena Akerre Txiki Txakolindegira eta bukatzeko Gaintza Txakolindegira.

 

1 2 3 4