Diru-laguntzak

Atzealdea

Kosta Gastronomikako esperientziak Aste Santuan eta urte osoan zehar, gure gastronomiaren altxorraz gozatzeko

5
Eskaintza oinarritzen da gure enbaxadoreetan: parrilla, txakolina, bisigua, merkatua, gazta eta flyscheko olagarroa

2018·03·23


Zer da Kosta Gastronomika?

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Esperientzia gastronomikoak eta bisita libreak

Kosta Gastronomika ekimenak ez ditu soilik produktuak eskaintzen, baizik eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta:

320x162

Getaria: Txakolinaren txinparta. Esperientzia gastronomikoa.

  • Getariako hainbat upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko. Bisita berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, dastatzeko pintxoak eta txakolina.
  • Ostiral eta larunbatetan (igandeetan maiatzetik aurrera). 11:30etik 13:00etara. Prezioa: 15€ pertsonako. Informazioa eta erreserbak: Getariako Turismo Bulegoa 943 140 957. Aurrez erreserba egin behar da.

Orio: Bisigua Orio estilora! Esperientzia gastronomikoa.

  • Etorri, ikusi eta ezagutu bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta
  • Ostirala (apirilaren 1etik aurrera) 13:00etatik 14:00etara. Prezioa: 35€ pertsonako.  Informazioa eta erreserbak: Orioko Turismo Bulegoa-Tel. 943 835 565. Aurrez erreserba egin behar da.

Zumaia: Flyscheko olagarroa. Esperientzia gastronomikoa.

  • Zatoz eta egin ibilaldia Geoparkeko itsaslabar eta bidezidorretan eta ezagutu flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako era eta sukaldatzeko modua. Esperientzia ikusgarri hau amaitzeko, dastatu pintxo bat eta txakolin freskoa.
  • Informazioa eta erreserbak: www.geoparkea.com/ Zumaiako Turismo Bulegoa -Tel. 943 143 396. Aurrez erreserba egin behar da. Ordutegia: 11:00-12:30. Prezioa: 15€ pertsonako.

Zarautz: Merkatua. Bisita librea.

  • Gomendagarria den bisita, eguneroko merkatura: bertako produktu bikainak, garaian garaikoak, okela, arraina, kontserbak, gazta… Gozamen hutsa.
  • Bisita librea urte osoan zehar, merkatuaren ordutegian (igande eta jaiegunetan itxita). Astelehenetik ostiralera: 08:00-13:15 eta 17:00-20:15. Larunbatetan: 08:00-14:00.  Helbidea: Kale Nagusia 27/ Zigordia 13

Aia: Gazta. Bisita librea.

  • Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak. Ezagutu eta probatu bertatik bertara, lehen eskutik, artzainarekin eta gaztagilearekin.
  • Erosi gazta Aian: Lokate gaztak 633191219, Orortegi gaztak 943830804/656773368, Agerre-Buru gaztak 943834201/ 607189442 eta Maintzelai gaztak 943835617/619742539.
  • Bisitatu daitezkeen gaztandegiak (aurrez deitu eta erreserba egin behar da).
    • Orortegi Gaztak 943 830 804/656 773 368 – Larunbatetan, 12:00etatik aurrera
  • Bertako produktu gastronomikoak erosteko txokoa:
    • Sartalde Kalea, 1  (Eroski kooperatibaren barruan). AIA
    • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera:  8:30-13:30 eta 16:00-20:30.
    • Larunbata: 9:00-13:30 eta 17:00-20:30.
    • Igandea: 9-13:30.

 

Urtean zehar KOSTA GASTRONOMIKAren eskaintzari beste hainbat esperientzia gehituko dizkiogu eskualdean. Informazio hori guztia eskura duzu Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan eta www.costavasca.org webgunean

1 2 3 4 5