Berriak

Atzealdea

KOSTA GASTRONOMIKAko jarduera eta eskaintzen aurkezpena, urriaren 4an Zarauzko merkatuan.

Ekitaldi horretan, besteak beste, Ramon Lizeaga zenari omenaldia egingo zaio, gaztagile bikaina eta Aia eta Urola Kostako enbaxadorea.

2017·09·28


Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Turismo Bulegoek eta Urola Kostako Udal Elkarteak KOSTA GASTRONOMIKA jardunaldien aurkezpena egingo dute urriaren 4an. Zarauzko Merkatuan.

Ekitaldi horretan, batetik, bertako produktuak ezagutzera eman eta interes gastronomiko nabarmena duten KOSTA GASTRONOMIKAKO esperientziak aurkeztuko ditugu (esperientziak, deskontuak…). Bestetik, Ramon Lizeaga zenari omenaldia egingo diogu (gaztagile bikain eta Aia eta Urola Kostako enbaxadore).

  • Eguna: Urriak 4, 11:00etatik 12:30era
  • Lekua: Zarauzko Merkatua. Kale Nagusia, 27 - Zarautz

Ekitaldi honen helburua da KOSTA GASTRONOMIKA ekimena bera eta proiektu hori gauzatzen lan egin duten pertsonak ezagutzera ematea eta proiektu horretako esperientziak ezagutzera emateko antolatutako jarduerak aurkeztea.

Ekitaldiaren egitaraua:

  • 10:45, Harrera parte hartzaileei
  • 11:00, Irekiera instituzionala. Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko Lehendakaria.
  • 11:20, Kosta Gastronomika proiektuaren aurkezpena.
  • 11:40, Ramon Lizeagari omenaldia. Nekane Arrizabalaga (Aiako alkatea), Enrique Fleischmann (Txoko Getaria)
  • 12:00, Kosta Gastronomika jardunaldien aurkezpena
  • 12:15, Kosta Gastronomikako eta bertako produktuak dastatzeko unea
  • 12 :30, Itxiera

Egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren diru-laguntza du, "Gipuzkoako turismo jarduera sustatzeko laguntzen" 2017ko programaren bidez .