Berriak

Atzealdea

Kosta Gastronomikako jardunaldiak urriaren 13tik 15era. Eskaintza bereziak, zozketak...

3
Aurkezpen ekitaldian omenaldia egin zaio Ramon Lizeaga zenari.

2017·10·04


Eskualdeko turismo bulegoek eta Urola Kostako Udal Elkarteak Kosta gastronomikako jardunaldiak egingo dituzte urriaren 13, 14 eta 15ean, Kosta Gastronomika ezagutzera emateko.

Jardunaldien aurkezpen ekitaldian, omenaldia egin zaio Ramon Lizeaga zenari, Aiako gaztagile handia eta Aia eta Urola Kostako enbaxadorea.

Joan den maiatzean utzi gintuen Ramon Lizeaga zena oso gogoan dugu. Bete-beteko artisau gaztagilea eta jakintsua hitzetan eta bizitzari buruzko ikuspegian. Irribarre zintzoa zerion bere gaztandegiari buruz hizketan hasten zen bakoitzean. Aia, mendia eta familia maite zituen gaztagile handia. Omenaldian

Ramon Lizeagaren sendiari Iñaki Olazabal eskultoreak eginiko lana entregatu zaio, hain zuzen ere Kosta Gastronomikaren enbaxadore eta ikur nagusia den parrilan oinarritutako eskultura.

Zer da Kosta Gastronomika?

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Esperientziak: eskaintza bereziak

Kosta Gastronomika ekimenak ez ditu soilik produktuak eskaintzen, baizik eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta. Urriaren 13tik 15era bitartean, Kosta Gastronomikako esku-orria aurkeztuta, partehartzaileek aukera dute deskontu bereziak lortzeko.

GETARIA: TXAKOLINAREN TXINPARTA. Esperientzia gastronomikoa.

Getariako hiru upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko. Bisita berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, dastatzeko pintxoak eta txakolina.

  • Urriaren 13, 14 eta 15ean (ostirala, larunbata, igandea). 11:00-13:00. Prezioa: pertsonako 15€.
  • Informazioa eta erreserbak: Getariako Turismo Bulegoa 943 140 957. Aurrez erreserba egin behar da.

BISIGUA ORIO ESTILORA! Esperientzia gastronomikoa.

Etorri, ikusi eta ezagutu bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta

  • Urriak 13 (ostirala). 13:00-14:00. Prezioa pertsonako 25€.
  • Informazioa eta erreserbak: Orioko Turismo Bulegoa-Tel. 943 835 565. Aurrez erreserba egin behar da

320x162

ZUMAIA: FLYSCHEKO OLAGARROA. Esperientzia gastronomikoa.

Zatoz eta egin ibilaldia Geoparkeko itsaslabar eta bidezidorretan eta ezagutu flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako era eta sukaldatzeko modua. Esperientzia ikusgarri hau amaitzeko, dastatu pintxo bat eta txakolin freskoa.

  • Urriak 14 (larunbata). 11:00-12:30. Prezioa pertsonako 15€.
  • Informazioa eta erreserbak: www.geoparkea.com/ Zumaiako Turismo Bulegoa -Tel. 943 143 396. Aurrez erreserba egin behar da       

ZARAUTZ: MERKATUA

Zarauzko Merkatua: “Merkatutik zuretzat” 12 hilabete / 12 produktu

Urriak 14 (larunbata). 11:00-12:30. Doan.

  • Informazio gehiago: Zarauzko Turismo Bulegoa.
  • Bertako produktua, garaian garaikoa, osasuntsua eta konfiantzakoa. 12 hilabetetan 12 produktu. Hilero garaiko produktuen aurkezpenak, show cooking-ak, haurrentzako txokoa, dastaketak…
  • Bisita librea urte osoan zehar, merkatuaren ordutegian. Astelehenetik ostiralera: 08:00-13:15 eta 17:00-20:15. Larunbatetan: 08:00-14:00.
  • Helbidea: Kale Nagusia 27/ Zigordia 13  

AIA: GAZTA. Bisita librea.

Urriak 13, 14 eta 15 (ostirala, larunbata, igandea).

Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak. Ezagutu eta probatu bertatik bertara, lehen eskutik, artzainarekin eta gaztagilearekin.

  • Erosi gazta Aian: Lokate gaztak 943 890 715, Orortegi gaztak 943 830 804/656 773 368, Ramon Lizeaga gaztak 843 98 30 72, Agerre-Buru gaztak 943 834 201/ 607 189 442 eta Maintzelai gaztak 943 835 617/619 742 539.
  • Bisitak gaztandegi eta baserrietara: aurrez deitu egin behar da erreserba egiteko.       

Zozketa

KOSTA GASTRONOMIKAko esperientzia eta produktuen zozketan parte har daiteke urriaren 4tik urriaren 15era bitartean.

Parte hartzeko, hurbildu Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetara edo Aiako udaletxera eta bete zozketan parte hartzeko txartela. Besterik ez da egin behar. Zozketatuko dira, alde batetik, 3 esperientzia (bakoitza bina pertsonentzat): “Bisigua Orio Estilora!”, “Getariako txakolinaren txinparta” eta “Flyscheko olagarroa”. Eta, beste alde batetik, Aiako gazta bat eta Zarauzko merkatuko produktuekin egindako otarra bat.

Informazioa Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan eta ondoko webgunean: www.costavasca.org.

1 2 3