Berriak

Atzealdea

Kostaldean tokiko ekintzak garatzeko diru-laguntzak

Argitaratu dira Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Kostaldean tokiko ekintzak garatzeko diru-laguntzak.

2018·08·10


Kostaldeko udalerriek (Zumaia, Orio eta Getaria) kosta eremuak biziberritzeko helburua duen diru-laguntzaren laguntza lerroak hauek dira:

a) Ekoizpeneko inbertsioak: jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu eta/edo garatzeko edozein produktu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere.

  • Onuradunak: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

b) Enplegua sortzeko inbertsioak: besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak. Beren kabuzko jarduerak sortzea, langile autonomoak edo araubide juridikoko enpresak sartzea sustatzea.

  • Onuradunak: mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak.

c) Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten eta/edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak. 

  • Onuradunak: 

- Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak
- Arrantzaleen sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.
- Ekoizleen erakundeak eta horien federazioak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.
- Arrantzako tokiko ekintza-taldeak.
- Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko eta juridikoak, egoitza soziala II. eranskinean adierazitako lurralde-eremuan (Getaria, Orio edo Zumaian) dutenak, baldin eta beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:

a) Jarduera nautikoak sustatzea.
b) Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.
c) Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.
d) Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.
e) Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza.
f) Turismoa sustatzea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 14an amaituko da eskaera egiteko epea.

Oinarriak eta argibideak:

  • Deialdiaren oinarriak hemen:
  • Informazio gehiago:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz