Berriak
Atzealdea

Kultura eta sormena, elikadura sektorearen zerbitzura

Elikaduraren sektoreko enpresen erronkei erantzuna emateko, Kultura eta Sormen Industrietako eragileekin lankidetzan jorratuko dira proiektuak

2020·06·12


Gaur egungo testuinguruan, enpresa eta erakundeek beharrezkoak dituzte epe laburrera izan ditzaketen erronkei erantzun egoki bat emateko begirada eta jardunbide berriak. Etengabeko eraldaketa prozesuetan murgilduta, parez -pare dituzten erronkak gainditu ahal izateko, erakundeek ezinbesteko dituzte erantzun berritzaile, praktiko, baliagarri eta eraginkorrak. Baita elikadura sektoreko enpresek ere.

Horregatik, oraingoan, Elikadura sektoreko enpresen erronkei erantzunak aurkitzeko ekimena aurkeztuko du Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentziak. Hain zuzen ere, "KSI: SORMENETIK ETA SORMENEZ, EGIN BIDE” programaren baitan, Kultura eta Sormen Industriez haratago, sektore ezberdinetan eragiteko helburuarekin landu da proiektua.

Egitasmoak hibridazioa eta elkarlana ditu oinarri. Covid-19ak sortutako testuinguruan, elikadura sektoreko enpresa eta erakundeek dituzten erronkak izango dira proiektuaren abiapuntu. Kultura eta sormen esparruetako aditu eta eragileen ezagutzatik abiatuta, helburua da elikadura sektoreko erronkei ahalik eta erantzun sortzaile eta sendoenak aurkitzea.

Horretarako, Berrikuntza Irekian eta Kolaboratiboan oinarritutako metodologia erabiliko da.

Aurkezpen jardunaldia: ekainaren 19an

Ekainaren 19an egingo da ekimenaren aurkezpena; on line izango da, eguerdiko 13:00etan, ZOOM plataformaren bitartez.

Aurkezpena antolatu da eskualde mailako elikadura sektorean diharduten enpresa, eragile eta profesional guztiei bideratuta. Zehazki, ondorengo esparruren batean heldu beharreko erronkaren bat identifikatuta dutenei begira:

  • Antolakuntza eredua
  • Estrategia edota negozio eredua
  • Komunikazioa
  • Metodologia eta prozesuak
  • Produktu, zerbitzu edota esperientzia berriak

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808