Berriak
Atzealdea

Kulturako pertsona profesionalei aparteko dirulaguntzak

Jarduera eten edo bertan behera geratu zaien Kulturako pertsona profesionalei aparteko dirulaguntzak

2020·05·12


Helburua

Deialdi honen bidez arautzen dira artearen eta kulturaren arloan banakako profesional moduan aritzen diren pertsona profesionalen diru-sarrerarik eza arintzeko laguntzak, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik, era horretan beren jarduerari eutsi ahal izan diezaioten.

Aurrekontuko zuzkidura

Guztira deialdiaren laguntzen zenbatekoa 2.500.000 eurokoa da.

Pertsona onuradunak

1.- Kulturako profesional diren pertsona fisikoak, beren kontura aritzen direnak –nahiz eta bestek kontratatuak izan daitezkeen–, arte-emanaldi edo erakusketetarako lokaletan aritzen direnak, edo ikuskizun publiko edo ekitaldi kolektiboetan, baldin eta jarduera eten edo bertan behera geratu bazaie Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoerarengatik (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua).

Onuradun izateko, bakarka aritu behar dute –edo ondasun-erkidego edo sozietate zibil bateko bazkide moduan–, baina norberak eskatu behar du dirulaguntza.

Gehieneko laguntza

Era honetan erabakiko da laguntzaren hileko zenbatekoa:

a) Pertsona eskatzaileak 2019an edo lehenago hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, jarduera horretan 2019an izandako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70 jasoko du, gehienez 1.200 euro hilean.

b) Pertsona eskatzaileak 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 13ra artean –biak barne– hasi bazuen kultura- edo arte-arloko lanbide-jarduera, hilean 950 euro jasoko du.

Eskaerak egiteko epea
2020/05/12 - 2020/05/25

Informazio gehiago: