Berriak
Atzealdea

Lana bilatzeko eta telelana errazteko online ikastaro bana eskainiko da uztailean

Lehen ikastaroa Linkedin sare sozial profesionalari buruzkoa izango da; bigarrena, berriz, Kanban sisteman oinarritutako proiektuen kudeaketari buruzkoa.

2020·07·15


Langabe nahiz langileen bideratutako 14 ikastaroko prestakuntza-zikloa eskaini du Urola Kostako Udal Elkarteak ekainean zehar. Ekimenak harrera oso ona izan du eta jendearen eskaerari erantzunez, berriz eskainiko dira bi ikastaro.

Hain zuzen ere, lana bilatzen laguntzeko eta etxetik lana egiterako baliagarriak diren gaiei buruzkoak izango dira hurrengo asteko bi ikastaroak. Lehen ikastaroa Linkedin sare sozial profesionalari buruzkoa izango da. Batez ere, norberaren profila optimizatu eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkuak eskainiko dira. Bigarren ikastaroa Kanban sisteman oinarritutako proiektuen kudeaketari buruzkoa da eta denboraren kudeaketa eraginkor bat lortzeko, sareko hainbat tresna praktiko erakutsiko dira.

1.- ATERA ETEKINA LINDEDIN PROFILARI

  • Profila osatzeko laguntza eta aholkuak
  • Atal bakoitzaren garrantzia
  • Taldeak
  • Lana bilatzeko gomendio orokorrak

Bina orduko bi saiotan eskainiko da 4 orduko prestakuntza. Ikastaroa online izango da; arratsaldez, uztailaren 20 eta 21ean, 16:00etatik 18:00etara. 

  • Egunak: Uztailak 20 eta 21
  • Ordua: 16:00etik 18:00etara

2.- KANBAN SISTEMA: PROIEKTUAK KUDEATZEKO METODOLOGIAK ETA TRESNAK

  • Denboraren kudeaketa
  • Erremintak: Trello, Monday, Asana, Taiga, Slack…
  • Atal bakoitzaren garrantzia

Bina orduko bi saiotan eskainiko da 4 orduko prestakuntza. Ikastaroa online izango da; arratsaldez, uztailaren 22 eta 23an, 16:00etatik 18:00etara. 

  • Egunak: Uztailak 22 eta 23
  • Ordua: 16:00etik 18:00etara

Izen-ematea

Plaza kopurua mugatua da; gehienez, eskualdeko 15 partaidek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera. Gehiago izanez gero, hautaketa prozesua jarriko da martxan.

Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Behin galdetegia beteta NAN-a bidali beharko da ondorengo posta elektronikora: lanpoltsa@urolakosta.eus

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enplegu Zerbitzuak (Vanessa Garcia, Olaia Sanz)

  • 94389080
  • lanpoltsa@urolakosta.eus