Berriak

Atzealdea

Landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duten nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko laguntzak

Laguntza eska dezakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako landaguneetan kokatutako enpresek.

2016·06·07


Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia egin du landa-eremu izendatutako lekuetan dauden enpresentzat.

Gure eskualdeari dagokionez, honako eremuetan kokatutako enpresa eta jarduerek eska ditzakete laguntzak:

  • Aia (osoa)
  • Getariako ondorengo auzoak: Askizu; Eitzaga; Meaga; eta San Prudentzio
  • Orio: Hirigunetik kanpo dauden guneak
  • Zarauzko ondorengo auzoak: Aitza; Elkano; Talaimendi eta Urteta
  • Zumaiako ondorengo auzoak: Arritokieta; Artadi, Oikia eta Korta industriagunea.

Diru-laguntzen xedea da landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duten nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko edozein inbertsio babestea, hala nola:

  • Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez baina sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak
  • Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainak sorrera eta garapena, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako, eraldaketarako eta komertzializaziorako erabiltzen ez bada.
  • Enplegu sorrera garbia

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak bi multzo nagusitan banatzen dira:

1. Mikroenpresak eta enpresa txiki edo ertainak sortzea helburu duten proiektu eta jarduerak:

  • Industria-jarduerarekin lotutako proiektuak: tailerrak, fabrikak, instalazioak eta lokalak berritzeko edo eratzeko.
  • Turismoa, landetxeak eta landa-turismoa, turismo-zerbitzuak, dendak, jatetxeak, tokiko produktuak, elikagaiak eta abarrekin lotutako proiektuak.
  • Zerbitzuak abiatu eta ematearekin lotutako proiektuak.
  • Eskulangintza-jarduerak garatzeko proiektuak.
  • IKTekin lotutako proiektuak, merkataritza elektronikoa, etab

2.Enplegua sortzeko proiektuak: langileak kontratatzea edo beren kabuz enpresak sortzeko egitasmoak.

Diru-laguntza deialdia: AGINDUA, 2016ko maiatzaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena).

Eskaera epea: 2016ko ekainak 30

URKOMEren laguntza: Eskaera egiteko memoria eta dokumentuak prestatzeko URKOMEren (Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartearen) laguntza jaso dezakezu:

  • Telefonoa: 943-816500 - urkome@urkome.eus

Informazio gehiago eskuratzeko UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEra jo dezakezu.

  • Telefonoa: 943 890808 - enpresa@urolakosta.eus