Berriak

Atzealdea

Laneko arriskuen prebentzioa: oinarrizko prestakuntza (60 ordu)

Langabeentzat nahiz lanean ari direnentzat. Uztailaren 11tik uztailaren 28ra, Zarautzen.

2017·07·03


Urola Kostako Udal Elkarteak, Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa) antolatu du eskualdeko langabetuentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Izenburua: Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordu).
  • Datak: uztailaren 11tik uztailaren 28ra.
  • Ordutegia: 9:00-14:00.
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan jarri:

  • Urola Kostako Udal Elkartea (Rakel)
  • Tel. 943890808
  • prebentzioa@urolakosta.eus

Izena emateko epe-muga uztailak 7.

 

Prestakuntza ikastaro hau Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen du %100.