Berriak

Atzealdea

Laneko arriskuen prebentzioan prestakuntza eta prebentzio plana egiteko laguntza: 10 langile bitarteko eskualdeko enpresentzat. Mikropreben Programa.

Izena emateko epea irailaren 28an amaituko da.

2016·09·14


Urola Kostako Udal Elkarteak Mikropreben Programaren 6. edizioa antolatu du. 

Programa honen bitartez enpresei prebentzio arloan beharrezko duten oinarrizko prestakuntza eta laguntza eskainiko dizkiegu, beren enpresako prebentzio plana lantzeko.

Hartzaileak:  Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako 10 langile arteko enpresak.

Doakoa da parte hartzaileentzat. Urola Kostako Udal Elkarteak %100ean diruz lagundutako programa da.

Helburua: partehartzaileei laneko arriskuen prebentzioan oinarrizko ezagupenak ematea eta enpresako prebentzio plana lantzen laguntzea.

Faseak: prestakuntza eta prebentzio planaren garapena

30 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa laneko arriskuen prebentzioan:

  • Prestakuntzak 39/1997 ED ezartzen duen edukia izango du, oinarrizkoa.
  • Prestakuntza teoriko-praktikoa: urriak 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27..
  • Ordutegia 13:30etatik 16:00tara izango da, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan  (Urdaneta bidea 6-Zarautz)

Prebentzio planaren diseinu eta garapena Urola Kostako Udal Elkarteko tutoretzarekin:

  • Prestakuntza praktikoa enpresan: 4 saio, urritik abendura, enpresa bakoitzaren adostuko da egutegia.
  • Jarraipena: enpresa bakoitzaren adostuko da

Izen-ematea eta argibideak

Izena emateko epea amaituko da irailaren 28an.

Informazio gehiago eta izena emateko, sakatu hemen