Agenda

Atzealdea

Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordu).

Eraikuntza eta metalaren sektoreak. Ikastaroa mistoa da, aurrez aurre eta etxetik. Lehentasuna izango dute langabeek. Izen-ematea urriaren 31ra arte.
3 AZA 24 AZA

Ikastaroa

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO OINARRIZKO IKASTAROA (60h), ERAIKUNTZA ETA METALAREN sektoreentzat.

Ikastaro honen helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

  • Modalitatea: mixtoa (presentziala eta teleprestakuntza)
  • Aurrez aurreko saioak: azaroak 3, 10, 17 eta 24.
  • Teleprestakuntza: azaroaren 3tik 24ra
  • Ordutegia: 9:30-14:30.
  • Lekua: Ikastaroa egingo da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).