Berriak

Atzealdea

Lantaldeetan eraginkortasunez lan egiteko gida

Urola Kostako Udal Elkarteak proiektu bat garatu du, enpresetan kultura eraikitzailea sustatzeko. Proiektu horren barruan, gida bat landu dugu, talde-lanean eraginkorragoak izaten laguntzeko jarraibideekin. Hemen duzu eskura.

2015·10·27


Gidaren helburu nagusia da enpresan modu eraikitzailean taldean lan egiten laguntzea. Gidak talde-lanean eraginkortasunez jarduteko oinarrizko jarraibide eta edukiak lantzen ditu.

Ugaria da arlo horretako bibliografia eta ikerketen emaria, baina enpresek oinarrizko jarraibideak behar dituztelakoan gaude. Hori dela eta, gida honen helburu da: oinarrizko jarraibideak ematea, kontzeptuak argitzea eta lantalde eraginkorrak sortzeko eta kudeatzeko hainbat tresna eskaintzea.

Hori dela eta, ondorengo atalak landu ditugu (adibide zehatzekin osatu dugu gida):

1.    Zer da gida

2.    Talde-lana: definizioa

3.    Lantalde eraginkorrerako eredua

4.    Nola sortu lantalde bat

5.    Taldearen testuingurua

6.    Lantaldearen egitura

7.    Talde prozesuak

8.    Talde-lanerako tresna erabilgarriak

9.    Bibliografia

 

Gida hau landu dugu "Errendimendu altuko taldeak" izeneko egitasmoan, 2015ean zehar eskualdeko enpresekin egindako lanketaren emaitza gisa.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Enplegua sustatzeko tokian tokiko dinamizaziorako" programaren 2014ko deialdiaren baitan garatu da. Proiektuaren %50 EGEGk finantzatu du, "Europa egiteko modu bat".