Berriak
Atzealdea

Mintzalagun programa: ikasturte amaiera

Ekainaren 20an Zarauzko Modelo Aretoan egindako urteurren ospakizunak eman dio amaiera ikasturteari

2019·06·28


10 urte bete ditu Mintzalagun egitasmoak Urola Kostan. Hala, ikasturte-bukaerako ekitaldi berezia egin da Zarauzko Modelo Aretoan. Aurten, urteurren ospakizunak eman dio amaiera ikasturteari.

Urtero egin ohi da ikasturte amaierako ekitaldia, baina aurtengoa berezia izan da. 10. urteurrena izanik, emozioz beteriko ekitaldia izan da. Xumea, baina gogoangarria. Hamarkada bateko ibilbidea jaso da argazki bidez eta 10 urte guzti hauetan egindako lana oroitu ondoren,  bidelagun nahiz bidelarien lana aitortu eta saritu da.

Eskualdeko 5 udaletako eta AEK-ren euskaltegietako ordezkariek lagunduta, Igor Iturain Udal Elkarteko lehendakariaren eskutik jaso dituzte sariak parte-hartzaileek. Talde argazkia atera eta mokadutxoa janez eman zaio amaiera ekitaldiari.