Berriak

Atzealdea

Mintzalagun programa: ikasturte amaierako ekitaldia Zumaian: Iñaki Perurenaren "Harria, Maitasun Istorioa"

Udan euskara praktikatzeko aukera. Izen-ematea ekainaren 15era arte. Ikasturte amaierako ekitaldia ekainaren 20an, 18:30ean, Zumaian, Oxford aretoan.

2017·06·08


Ikasturte amaierako ekitaldia

Iritsi da ikasturte amaiera eta, ohi bezala, ekitaldi bat egingo dugu urritik ekainera mintzalagun programan parte hartu dutenekin. Guztira, 20 taldetan elkartuta, 70 pertsonatik gora ibili dira mintzalagun programan ikasturtean zehar, Aia, Getaria, orio, Zarautz eta Zumaian

Ikasturte amaierako ekitaldia Zumaian izango da, ekainaren 20an, 18:30ean, Oxford aretoan. Oraingoan, Iñaki Perurenaren  “Harria, Maitasun Istorioa” izeneko kontakizun eta erakustaldia eskainiko dugu.

Udan ere aukera euskara praktikatzeko

Aukera duzu udako Mintzalagun programan parte hartzeko. Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 15era arte. Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan:

Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia

  • Telefonoz: 625 485 215
  • Emailez: urolakosta@aek.org
  • www.mintzalagun.blogspot.com
  • Facebook: mintzalagunak gara

Mintzalagun programa, zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

  • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
  • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Urola Kostan 8 urte

2009an ekin genion Mintzalagun Programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.

Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak…