Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, San Pelaio jaiak direla eta

Oharra, Zarautz eta Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat, San Pelaio jaiak direla eta

2019·06·21


San Pelaio jaiak direla eta, ekainaren 25etik 27ra (astelehenetik asteazkenera), Zarautz eta Orioko  merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, ordutegi hauetan:

  • Zarautzen 09:30etatik aurrera
  • Orion 12:30etatik aurrera

Bi herri horietako hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten da eta, beraz, herri batean aldatu behar izateak besteari eragiten dio. Kasu honetan, San Pelaio jaiak direla- eta aldatuko da bilketaren ordutegia.