Berriak
Atzealdea

OLATURA-UP: Eskualdeko negozioak ezagutarazi eta bertako kontsumoa sustatzeko programa

Eskualdeko ekintzaile eta enpresarien lana baloratzeaz gain, Udal Elkarteak beren jarduna azaleratu eta bailarako negozioen ikusgarritasuna hobetu nahi du.

2020·06·01


Abian da OLATURA-UP egitasmoa. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da. Ekainean zehar garatuko da ekimena,   Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Eskualdeko ekintzaile eta enpresarien lana baloratzeaz gain, Udal Elkarteak beren jarduna azaleratu eta bailarako negozioen ikusgarritasuna hobetu nahi du. Covid-19 birusak sortutako testuinguru berri honetan, ezinbestekoa da ekintzaile nahiz enpresari txikiek jauzi digitala egitea. Izan ere, herritarren aldetik nabari da kontsumorako joera-aldaketa. Indartzen ari da gertuko eta bertako negozioen aldeko hautua eta, horretarako, geroz eta ohikoagoak dira Internet bidezko bilaketak. Parez pare ireki da abagunea berria.  

Hain zuzen ere, ekimenaren helburua bikoitza da. Alde batetik, teknologia berrien “olatura igotzeko” baliabideak eskaini nahi zaizkie eskualdeko ekintzaile eta enpresariei; ikusgaitasuna areagotu eta beren jarduna ezagutarazi dazaten. Bestetik, eskualdeko negozioen mapa digitala osatuko da; eskualdeko herritarrek  gertuko eta bertako  kontsumoaren alde egin dezaten.

Hiru ekimen zehatzen bitartez gauzatuko da OLATURA-UP ekimena; beti ere, Google My Business erreminta oinarri hartuta. Interneteko presentzia nabarmen hobetzeko doako erreminta praktikoa da; gaur egun, irisgarritasun gehien duen plataforma digitala.

  • Eskurarri dago ekimenaren PROGRAMA; izena emateko aukera guztiekin 
  • Informazio gehiago, HEMEN

Argibideak eta izen-ematea:

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)

  • Tel. 943 89 08 08
  • enpresasustapena@urolakosta.eus
  • jpino@urolakosta.eus