Agenda

Atzealdea

Ongi komunikatzea gehiago saltzea da: autodiagnostikoa egiteko testaren aurkezpena

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Paopao elkarteak garatutako tresna aurkeztuko dugu jardunaldian. Arrakasta izan duten enpresek beren esperientziak aurkeztuko dituzte
25 MAI

Urola Kostako Udal Elkarteak 2015 eta 2016an zehar arte grafikoko sektoreko enpresen lankidetza sustatzeko hainbat ekimen bideratu zituen. Horren ondotik, eskualdeko hainbat enpresek Paopao elkartea sortu dute, eskualdeko arte grafikoetako enpresen elkartea.

Maiatzaren 25eko jardunaldian elkarte horrek eta Urola Kostako Udal Elkarteak landu dugun tresna aurkeztuko dugu, hain zuzen ere, enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeran dagoen erakusten duen autodiagnostiko-testa.

Jardunaldia noiz eta non

  • Data: 2017/05/25 (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Hizlariak:
    • Enrique Arrillaga, MUEBLES LUFE-KO gerentea
    • Luisa Villegas, ARTZAI GAZTA ELKARTEKO koordinatzailea
    • Carmen Arrazola, komunikazio estrategietan AHOLKULARI SENIORRA