Berriak

Atzealdea

Oraindik bada tokirik 3D inpresioa, laser grabatzailea eta Scratch programazio-lengoaiari buruzko prestakuntza saioetan

Lehendabiziko ikastaroek harrera oso ona izan dute.

2018·11·15


Aurrera doaz Urola Kostako Udal Elkartearen baitako Open Lab gunetik azaroan eta abenduan zehar antolaturiko prestakuntza saioak. Lehendabiziko ikastaroek harrera oso ona izan dute.

Ikastaroen bigarren deialdiak zabalik daude eta oraindik ere bada tokirik izena emateko. Hain zuzen ere, hurrengo ikastaroetan ez dira taldeak itxi, guztiz:

Laser grabatzailea

  • Ikasi laser grabatzailea erabiltzen: Inkscape programa erabiliz laserrerako fitxategia prestatu, laserraren managerra azaldu, laser makina martxan jarri eta probatu…
  • Azaroak 20
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.

3D inpresioa

  • Ikasi 3D inprimagailua erabiltzen: 3Dko fitxategiak jaisten ikasi, Simplify3D programako aukerak ikasi, 3D inprimagailua martxan jarri, probatu, aholkuak eman…
  • Azaroak 27
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.

Scratch programa

  • Ikasi Scratch-ekin programatzen
  • Abenduak 4
  • Ordutegia: 17:30-20:00
  • Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da
  • Dibulgazio maila: oinarrizko ikastaroa da eta, beraz, edozeinek egin dezake.

Lekua eta ordutegia: ikastaro guztiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzako Open Lab gunean izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Arratsaldez, 17:30etatik 20:00etara.

Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa euskaraz izango da.  

Argibideak eta izen-ematea

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez: