Berriak
Atzealdea

Otsailaren 25era aldatu da zibersegurtasunari buruzko online jardunaldia

Telelana eta hornitzaileen urruneko sarbidea izango dira aztergai jardunaldian

2021·02·16


Dataz aldatu da eskualdeko enpresei bideratutako jardunaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin batera antolatu du saioa Urola Kostako Udal Elkarteak. Otsailaren 25ean izango da saioa; online.

Enpresa eta langileak, sarean, etengabeko informazio trukean ari diren honetan, babesgabetasuna inoiz baino agerikoagoa da zibersegurtasunaren ikuspegitik. Telelana eta hornitzaileen urruneko sarbidea izango dira aztergai jardunaldian, zibersegurtasunean sakondu eta hainbat estrategia-teknika ezagutzeko. Bide batez, ZIUR Fundazioaren ekimena ere ezagutaraziko da.

Sareko sarbideak seguruak izan daitezen, enpresetako kudeatzaileei nahiz IT eta produkzio zuzendariei eskainitako jardunaldia da.

INFORMAZIO JARDUNALDIA

  • Helburua: Eskualdeko enpresei, zibersegurtasunaren ikuspegitik, telelanari eta hornitzaileen urruneko sarbideari buruzko hainbat gako eskaintzea. Bide batez, ZIUR fundazioaren zerbitzuen berri emango da.
  • Data: Otsailak 25 (osteguna)
  • Ordutegia: 09:00 – 11:00 (2 ordu)

Argibideak eta izen-ematea

Izena-ematea enpresa@urolakosta.eus helbidearen bitartez bideratuko da; mezuan ondorengo datuak zehaztuta:

  • Enpresaren izena
  • IZK
  • E-maila
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
  • Telefonoa

Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi iezaguzu e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808