Berriak

Atzealdea

Prestakuntza enpresa-kudeaketan, kultur eta sormen industrietan diharduten pertsona, enpresa eta profesionalentzat

Ikastaroak urrian izango dira, Udal Elkartearen egoitzan. Enpresa-kudeaketaren arloko gaiak landuko ditugu.

2017·09·26


Urola Kostako Udal Elkartea "Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA" egitasmoa garatzen ari da 2017an zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea eta arlo horretan diharduten pertsona, enpresa, profesional eta eragileei laguntzea. Helburu horrekin, 2017. urtean zehar kultura eta sormen industrien arloko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean sektore horren eskualdeko azterketa egin dugu batetik: sektorearen beharrak, potentzialitateak, aukerak eta sektorearen erronkak identifikatu ditugu.

Prestakuntzaren beharra

Azterketa horretan ikusi dugu sektore horretan diharduten pertsona, enpresa eta profesionalek gabeziak dituztela beren jardun kultural edota artistikoa jarduera ekonomiko gisa bideratzeko eta, besteak beste, prestakuntza behar dutela negozio ereduari, kudeaketari edo finantza iturriei buruz. Horri erantzuteko, urrian hainbat prestakuntza-saio eskainiko ditugu.

Hona hemen saioen edukia eta egutegia:

Prestakuntza-saioak: gaiak eta egunak

  • Marketina eta komunikazioa: Urriak 5 eta 6
  • Eskaintza eta negozio ereduak: Urriak  17 eta 18
  • Kudeaketa eta finantzaketa aukerak: Urriak 23 eta 24

Lekua eta ordutegia: ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:00etatik 15:00etara.

Argibideak, izen-emate orria, ikastaroen edukiak... hemen.