Berriak

Atzealdea

Prestakuntza saioak Kultura eta Sormen Industrietako profesionalentzat

Irailean hasi eta urrira bitartean, 4 ikastaro eskainiko dira.

2018·09·14


Urola Kostako Udal Elkartea "Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA" egitasmoa garatzen ari da 2017. urtetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmoaren  helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria (KSI) alor ekonomiko sendo gisa garatzea eta arlo horretan diharduten pertsona, enpresa, profesional eta eragileei laguntzea.

Horretarako, 2017. urtean zehar KSI arloko  eskualde mailako azterketa egin zen; sektoreko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean. Behin sektorearen beharrak, potentzialitateak eta aukerak identifikatuta, epe ertainera sektoreak dituen erronkei erantzun ahal izateko bide-orria diseinatu da.

Besteak beste, argi ikusi da KSI sektorean diharduten pertsona, enpresa eta profesionalek gabeziak dituztela beren jarduera kultural edota artistikoa jarduera ekonomiko gisa bideratzeko. Horri erantzuteko, bigarren urtez jarraian, Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat prestakuntza-saio eskainiko ditu datozen asteetan.

Prestakuntza saioak irailean eta urrian:

Irailean hasita, guztira, 4 ikastaro izango dira. Ikastaro bakoitzak 12 orduko iraupena izango du; 2 egunez jarraian egingo diren 6 orduko saioetan banatuta. Atal bakoitzaren amaieran, partaide guztiek banakako ordu beteko tutoretza saioak jasotzeko aukera izango dute.

Hona hemen saioen izenburuak eta egutegia:

  • Marketin eta komunikazioa: Irailak 20 eta 21
  • Kudeaketa eta finantzaketa aukerak: Urriak 1 eta 2
  • Jarduera legeztatzeko izapideak eta Foru- Ogasuna eta Gizarte- Segurantzarekiko betebeharrak: Urriak 15 eta 16
  • Sormen egitasmoak lankidetzan garatzeko estrategiak: Urriak 29 eta 30

Eskuratu ikastaroen programa, hemen

Lekua eta ordutegia: ikastaro guztiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Arratsaldez, 14:00etatik 20:00etara.

Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da, aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da. Tutoretza saioen hizkuntza partaide bakoitzak berak aukeratuko du.

Argibideak eta izen-ematea

Eskuratu izen-emate orria, hemen

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)

Tel. 943 890808 enpresa@urolakosta.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako ekimena. “Urola Kosta Sortzailea” egitasmoa kofinantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekarako Departamentuak: "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko 2017. urteko programa”.