Berriak

Atzealdea

Soldadura ikastaroa: Txertatu Merkatuan programa. Irailetik otsailera.

Soldadurako prestakuntza eta zeharkako konpetentzien lanketa. Izen-ematea uztailaren 7ra arte.

2017·06·19


Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadurako oinarrizko ikastaroa eskainiko du, datorren irailetik 2018ko otsailera, txertatu merkatuan programaren barruan.

Hona hemen xehetasunak:

  • Nori zuzendua: gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) prestakuntza-maila duten eta langabezian dauden 16-29 bitarteko gazteentzat.
  • Helburua: Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea: alde batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, soldadura ofizioa edo lanbidea ikasten; eta, bestetik, merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzen (talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…).
  • Ikastaroak bi atal izango ditu: batetik, soldadurako prestakuntza eta, bestetik, zeharkako konpetentzien lanketa. Ikus edukien programa esku-orrian.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.
  • Izen-ematea: uztailaren 7ra arte.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Laneratzeko Zerbitzuak, Tel. 943890808, txertatu@urolakosta.eus

Ekimen hau Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan garatuko da. Proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89. Argibide gehiago hemen

 

Dokumentua eskuratu

Soldadura: txertatu merkatuan [pdf]

Ikastaroaren esku-orria.