Berriak

Atzealdea

TURISLAN, Gipuzkoako turismo sektoreko lehen enplegu azoka

Martxoaren 27 eta 28an izango da, FICOBAn, Irunen. Aukera aproposa, langile bila dabiltzan turismo sektoreko enpresentzat eta lan bila dabiltzan pertsonentzat.

2017·02·10


Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka antolatuko du Ficobarekin lankidetzan. Azoka honen helburua turismo helmuga gisa kalitatea hobetzea eta sektorea profesionalizatzea da.

Lan azokak turismo arloko enpresak eta turismo arloan lan bila dabiltzan pertsonak uztartuko ditu. Horrekin batera, plataforma egokia da beren garapen profesionalaren gaitasuna ezagutu nahi duten pertsonentzat edo orientazioa behar duten ekintzaileentzat. Era berean, hitzaldi eta lantegi praktikoen programa bat egongo da, guar gaurkoak diren turismo gaiak jorratzea, esperientziak partekatzen laguntzeko, hobekuntza puntuak aurkitzeko eta gure helmugaren kalitate indizeak handitzeko.

Enpresentzako azoka, langileak bilatzeko:

Turismo sektoreko enpresa bazara eta langileren bat kontratatu behar baduzu zure negoziorako (orain edo datozen hilabeteetan), azoka hau aukera aproposa da.

TURISLANek bilatzen duzun profesional hori aurkitzeko eta hautagai onenei elkarrizketak egiteko aukera emango dizu.

Azokarako lan-eskaintzak bat argitaratu nahi baduzu, jar zaitez Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan (Olaia Sainz) osainz@urolakosta.eus edo egin lan-eskaintza Turislanen webgunean.

Horrez gain, turismo sektoreko profesionala bazara, hitzaldi bat eman ahalko duzu, eta erakustaldia egiteko tokia ere izango duzu.

Pertsonentzako azoka, lana biltzeko:

Turismo sektorean lan egin nahi baduzu, Turislan azoka da aukera aproposa.

TURISLANEK turismo sektorean lana bilatzeko aukerak emango dizkizu. Azokan, zure curriculuma uzteko lan poltsak dituzten erakusketariak aurkituko dituzu, eta, baita turismo sektoreko enpresen ponentziak entzun ere.

Gainera, azokaren aurretik, martxoaren 1etik 10era, enpresek egin dituzten lan-eskaintzak ikus ahal izango dituzu Turislanen webgunean. Lan-eskaintzak eta lan baldintzak ikusteaz gain, zure Curriculum Vitaea bidali ahal izango duzu, azokara joan aurretik.

Eman izena Turislanen webgunearen bidez

 

Turislan, informazio gehiago