Berriak

Atzealdea

2016ko enplegu-plana. Lan arriskuen prebentzioko goi mailako teknikari bat kontratatzeko deialdia.

Bigarren deialdia egin du Udal Elkarteak lanpostu hori betetzeko. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da urriaren 21ean. Enplegu planeko gainerako lanpostuen onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuta daude.

2016·10·04


Udal Elkarteak enplegua sustatzeko 2016ko planeko lanpostuak betetzeko deialdia egin zuen irailean (11 lanpostu). Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, lanpostu horietako bat hutsik geratu da, hain zuzen ere lan arriskuen prebentzioko teknikariaren lanpostua. Hori dela eta, Udal Elkarteak bigarren deialdia egin du.

Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko kontratazio horiek egiteko diru-laguntza eskuratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik. Programa honetarako 182.184,35 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da (horietatik 137.500,00 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 44.684,35 euro Urola Kostako Udal Elkarteak).

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2016ko ekainaren 15eko erabakiaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2016-06-16). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake): 5 pertsona izango dira emakumeak, 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-arriskuen prebentzioko teknikaria: bigarren deialdia

Kontratua 6 hilabetekoa eta lanaldi osokoak izango da (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan.

Lanpostua: Enpresa arloko teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 21a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen.