Berriak

Atzealdea

Udal Elkarteak aldi baterako 11 lanpostu betetzeko deialdia egin du. 2016ko enplegu-plana.

Mantentze-lanak egiteko enkargatu 1 eta 8 peoi eta enpresa arloko 2 teknikari kontratatuko dira. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar dira. Lehentasuna izango dute emakumeek, DBE/RGI jasotzen duten pertsonek eta 55 urtetik gorako pertsonek. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatutako programa.

2016·09·14


Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko kontratazio horiek egiteko diru-laguntza eskuratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik. Programa honetarako 182.184,35 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da (horietatik 137.500,00 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 44.684,35 euro Urola Kostako Udal Elkarteak).

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2016ko ekainaren 15eko erabakiaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2016-06-16). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake): 5 pertsona izango dira emakumeak, 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan.

Lanpostuak: guztira 11 lanpostu beteko dira

  • Mantentze-lanetako enkargatu 1 (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Enpresa arloko teknikari bat, enpresen informazio eta geolokalizazioaren arlokoa
  • Enpresa arloko teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna irailaren 30a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen. 

Informazio saioak argibideak emateko, Zarautzen eta Zumaian

Informazio saioak egingo ditugu lan eskaintza horren eta Udal Elkarteak lana bilatzen laguntzeko dituen zerbitzuen informazioa aurrez aurre emateko:

  • Zarautzen, irailaren 19an (11:00etan), Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Zumaian, irailaren 20an (18:30ean), Alondegian (Oxford).