Diru-laguntzak

Atzealdea

Udal Elkarteak aldi baterako 10 lanpostu betetzeko deialdia egin du. 2018ko enplegu-plana.

Mantentze-lanak egiteko 8 peoi eta 2 teknikari kontratatuko dira. Eskabideak aurkezteko epe-muga urriaren 22a. Lanbidek eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatutako programa.

2018·10·08


Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2018-06-20). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake):

  • 4 pertsona izango dira emakumeak.
  • 3 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak.
  • 2 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira abenduan.

Lanpostuak:

  • Teknikari bat, lanpostu berrien perfilak lantzeko
  • Teknikari bat, eskualdeko kultura eta sormen industrien maepoa egiteko
  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 22a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen