Berriak
Atzealdea

Udal Elkartearen zerbitzuak Zumaian bertan

Hileko hirugarren ostegunetan, UKUEko teknikariak Zumaian izango dira. Aurrez hitzordua eskatzea komeni da. Irudia: Baleike

2019·02·18


Urola Kostako Udal Elkartearen eta Zumaiako Udalaren ekimenez, otsailetik aurrera lan orientazioko zerbitzuak eta enpresak sortzen laguntzeko zerbitzuak jarraipena izango du Zumaian. Hileko hirugarren ostegunean Udal Elkarteko teknikariak Zumaian izango dira, 9:00etatik 13:00etara,  Enplegu Zentroan (Eusebio Gurrutxaga Enparantza, 3 -Beheko plaza-).

Lan orientazioko eta enpresak sortzen laguntzeko zerbitzuak

Otsailetik aurrera, hileko hirugarren ostegunetan, Zumaian bertan eskainiko dira enpleguaren eta enpresen arloko zerbitzuak zumaiarrentzat.

Hona hemen eskainiko diren zerbitzuak: 

  • Pertsonak: lana bilatzen laguntzeko zerbitzuak. Lan bila dabilen pertsonari honako zerbitzuak eskainiko dizkiogu:
  • Orientazioa banan-banan
  • Informazioa: lan-eskaintzak, prestakuntza
  • Lan-poltsa: Urola Kostako lan-poltsa
  • Ikastaroak: lana bilatzen laguntzeko alderdiak lantzeko
  • Programa bereziak: Hazilan, Txertatu Merkatuan…
  • Ekintzaileak: enpresa sortzen laguntzeko zerbitzuak. Bere enpresa sortzeko asmotan dabilenari honako zerbitzuak eskainiko dizkiogu:
  • Informazioa eta aholkularitza banan-banan
  • Enpresa egitasmoaren bideragarritasuna aztertzeko
  • Enpresa eratzeko izapideak egiteko laguntza
  • Enpresa sendotzeko aholkularitza, enpresa sortu eta lehen urtean
  • Prestakuntza
  • Ekiten tailerra eta Ekiten espazioa
  • Diru-laguntzak enpresak sortzeko
  • NOIZ: Hileko 3. osteguna, 9:00etatik 13:00etara
  • NON: Zumaiako Zaharren Egoitzan

Beraz, lana bilatzen laguntzeko zerbitzuak edo enpresa sortzen laguntzeko zerbitzuak erabili nahi dituzten zumaiarrek bertatik bertara izango dituzte zerbitzu horiek. Derrigorrezkoa ez bada ere, komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea bilerak eraginkorragoak izan eta teknikariek eskakizun zehatzetara egokitutako erantzunak eman ahal izateko. Horretarako, bidali mezua edo deitu telefonoz:

Urola Kostako Udal Elkartea

  • Tel. 943890808
  •  harrera@urolakosta.eus